ANTXIETA ARKEOLOGIA TALDEA
Sortze
data: 1965.
Helbidea: Perez Arregi plaza 1, 1.
Lehendakaria: Jabier Lazkano.
Harremanetarako: J.Inazio Arrieta (608 087 024), Jabier
Lazkano (669 833 377), Iñigo Olarte (606 975 968). E-posta:
arrieta-etxaniz@euskalnet.net.
Historia: Gipuzkoako ikerketa arkeologikoa egiteko biltzen
garen talde kulturala da, diru afanik gabekoa, 1965 urtean Andoni
Albizuri Katxo eta Rafael Rezabalek sortua izan
zen.
Gaur eguneko lan taldea 9 partaidekoa da: Rafael Rezabal, Jabier Lazkano, Iñigo Olarte, Jabier Maiz, Andrex Maiz, J.Inazio Arrieta, Joseba Irureta, Andoni Irureta eta Xabier Azkoitia.
Arkeologi Prehistorikoaren barruan Antxietaren lana ikerketaren 1º fasea da :
1º Gipuzkoako aran ezberdinetan aztarnategi prehistorikoak izan litekeenak bilatzen saiatzea.
2º Aztarnategi prehistorikoa izan liteken aurkikuntzaren topografia.
3º Azaleko azterketa egin ondoren, ikerketa arkeologikoa egiteko baimena eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari.
4º Aztarnategi arkeologikoan Kata edo Sondeoa egitea.
5º Kata edo Sondeoan aurkitutako materialak garbitu, ikertu eta identifikatzea.
6º Aztarnategiaren dokumentazio osoa: planoak, mapak eta lekuko koordenadak, materialaren siglaketa…
7º Gipuzkoako aurkikuntza arkeologikoaren ardura duen Aranzadi Zientzi Elkarteari materialak eramatea, beronek Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin konbenio bat eginda duelako, material hauen jasotze arduradun bezala.
Aranzadi Zientzi Elkarteak Gipuzkoako Katalogo Arkeologikoan eta Munibe rebistan argitaratzen ditu taldearen taldearen lanak.
Taldearen aurkikuntza garrantsitzuenak:
EKAIN
– Goi Paleolitoko haitzuloko aztarnategia horma
Margotuekin – Deba / Zestoa.
ERRAILLA – Goi Paleolitoko haitzuloko aztarnategia –
Aizarna – Zestoa.
ARNAILLETA – Behe Paleolitoko haitzuloko aztarnategia –
Errezil.
IRIKAITZ – Goi Paleolitoko eta Behe Paleolitoko Aide
Libreko aztarnategia – Zestoa.
URKULU – Erdi Paleolitoko haitzuloko aztarnategia –
Lastur.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azpeitiko Udalaren artean betetzen dituzte taldearen diru beharrak.
Telefonika Zaharra zenaren etxean kokatzen da taldearen “Lan gela“ eta bulegoko lanak bertan egiten dira. Gela hau Azpeitiko Udalak utzitakoa da.
AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA
Sortze
data: 1984.
Helbidea:
Perez Arregi Plaza 1.
Webgunea:
http://www.azpeitikoargazkielkartea.com/
Harremanetarako:
azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com
Historia:
Azpeitiko Argazki Elkartea 1984. urtean sortu zen, Sansebastianak igaro eta segituan. Lokalaren inaugurazioarekin sortu zen.
Lehen urteetan, soziedadeetan egiten zituzten bilerak, Lagun Onak-en, Txalintxon etab. Alde horretatik arazo nahiko ibili zituzten. Materiale aldetik ere buruhauste batzuk bazituzten orduan. Garai hartan materiala lortzea ez zen gaur egun bezain eskuragarria, eta Iparraldera joan behar izan zuten, Hendaiara eta beste herri batzuetara hain zuzen ere. Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa.
Azpeitiko
Argazki Elkarteak bere ibilbidean zehar hainbat ekitaldi antolatu
izan ditu, besteak beste, Udaberriko Rallya, ikastaroak, Udazkeneko
Rallya eta Santo Tomasetako
lehiaketa.
Ekitaldi
nagusiak:
1.- Imanol Elias Sokamuturreko Argazki
lehiaketa (2007tik).
2.- Udaberriko Argazki Rallya (2010etik).
3.- Udazken eta mendiko Argazki Rallya (2007tik).
4.- Elkarteko kideen arteko lehiaketa (2009tik).
5.- Santo Tomasetako Argazki lehiaketa (2009tik).
6.- Gau Txori Argazki Rallya (2010etik).
Ikastaroa:
Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa.
ARTE ETA DISEINU IKASTEGIA
Sortze
data: 1980.
Helbidea: Jose Artetxe.
Webgunea:
Harremanetarako: artetadiseinu@gmail.com
Historia: Arte eta Diseinu ikastegia 1980an hasi zen
Arteak eta Lanbideak izanik iharduera nagusi.
Handik gutxira, Irakaskuntza Arautuan aritzeko baimena lortu zuen, Industria-Diseinua eta Barneetako Diseinua emanez, Zaragozako 'Escuela de Artes y Oficios'-en menpe egonik.
Geroago, 1992tik
aurrera, Irakaskuntza Arautua emateari uzten dio, Arte eta Diseinu
Ikastegia bihurtuz, ikastaroak, seminarioak, moduluak...
emanez.
AURKITU INTERNET ELKARTEA
Sortze
data: 2003.
Helbidea: Perdillegi 7.
Webgunea: www.aurkituinternet.com.
Harremanetarako: aitor@aurkitu.com.
Historia: Euskara, teknologia berriak eta kulturarekin
loturiko elkartea bezela sortu zen Aurkitu Internet elkartea.
Hainbat lan aurkeztu ditugu azken urteotan; Pinturarte, Giza
Anatomia, Gure Lurraren Arbasoak, iEduka, Etika eta munduko
erlijioak, aldezaharra, aurkitu, bilatu ezazu, geo-graf,...
elkartearen diru sarrerak enpresei hainbat zerbitzu eskainiz
lortzen ditu; teknologia berriei buruzko aholkularitza, web
orri/cd-rom/dvd diseinuak, stand-alone programak, marketing online
(sem/seo), web orrien adaptazioak tablet eta smartphonetara,
etab.
Kideak: Josune Goenaga, Gorka Solagaistua eta
Aitor Priya.
DANTZA SUELTO ESKOLA
Sortze
data: 1995.
Helbidea: Perdillegi 1.
Harremanetarako: Luis Alberdi (699 027 986).
Historia: Orain 17 urte hasi zen Luis Alberdi Azpeitian
euskal dantzak irakasten. Lagun talde txiki bat bildu ziren eta
etxean bertan aritzen ziren. Taldea handitzen joan ahala, lokal
handiago baten premian aurkitu ziren. Bere gurasoek utzitako
biltegia bat eta beranduago ikasle baten gurasoen garajea izan
ziren dantza erakusteko topalekuak.
Taldea etengabe zabaltzen zihoan ordea, eta azkenean, lokal bat alokatu behar izan zuen Alberdik, Sanjuandegi auzoan. Saio ugari egin zituen Udalak lokal bat uzteko eskatuz, baina ez lokalik ezta diru laguntzarik ere ez zituen lortu.
Gaur egu, alokairuan hilean 40.000€ ordaintzen dituen lokalean dago. Une hautean, 90 lagun ditu ikasletzat eta Alberdik lan hori guztia bere aisialdi denboran egiten duela kontuan izanik eta ez dela bera bakarrik ikasle guztiei behar bezala erakustera iristen, bi laguntzaile ditu (Maite Bereziartua eta Saio Aramendi).
ERNIARRAITZ
BERTSOZALE ELKARTEA
Sortze data:
2000.
Helbidea: Euskal Herria 39, 3 ezkerra
Webgunea:
http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz
Harremanetarako: 655 724 790 (Iosu Oiarzabal
'Xenpelar')
Historia:
Erniarraitz Bertsozale Elkartea
2000ko otsailaren 1ean sortu zen. Azpeitia, Errezil eta Zestoako
lagunek osatutako Herriarteko Txapelketa jokatu berritan denok
batera elkarte bat sortzea erabaki zen. Horrela hasi bazen ere gaur
egun Azkoitia, Errezil eta Azpeitiko bertsozalez osaturik dago eta
bere lan eremua ere hiru herri horietara mugatzen da batez
ere.
.1- Elkartearen helburuak:
bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira arte laguntzea, herrian bertsoaren sua bizirik mantentzea.
bertsozale berriak sortzea.
eta, nahi eta ahal dutenei, bertsolari izateko aukera ere eskaintzea.
.2- Partaideak:
Gaur egun, 60 bat lagun dabiltza Elkartearen inguruan: Azpeitia, Azkoitia eta Errezilgo bertsolari, bertsozale eta bertso ikasleak... Hala ere, normalean bileretan eta ekintza prestaketetan 10 lagun inguru ibili ohi dira. Ez dago bazkidetzarik eta dauden karguak sinbolikoak dira.
.3- Urtero antolatzen dituzten ekintzak dira:
Bertso-astea: Otsailean izaten da gehienetan eta bi urtez behin Bertsolari Gazteen Erniarraitz Sariketa antolatzen da, bertako, bailarako eta Gipuzkoako bertsolari gazteez osaturik. Sariketarik ez den urtean Bertso Paper lehiaketa antolatzen da. Bertso-asteko ekintza ohikoenak, hitzaldiak, bertso saio bereziak, bertso-poteoak, eta abar dira. Ekitaldiak Azkoitia, Errezil eta Azpeitian antolatzen dira.
Gabon eskea: Urtero, Gabon egunean, helduen talde pare bat osatzen dira baserriz baserri eta etxez etxe koplari ibiltzeko. Biltzen den dirua Bertso-eskolaren premietarako izaten da.
Txapelen omenezko saioa: urtero abenduko hirugarren asteburuan izaten da, gutxi gorabehera, eliteko bertsolari onenak eta herrikoak tartekatuz.
Bertso-parranda: Bi urtez behin antolatzen den taldekako bertso txapelketa berezia. Saioak tabernetan izaten dira eta bertsolari eta sasi-bertsolariak hartzen dute bertan parte. Egundoko giroa sortzen du. Azaroan eta abenduan izaten dira saioak, herri desberdinetako tabernetan. Finala abenduaren azken ostiralean izaten da. Aurten, 2006an, jokatuko da hirugarren edizioa.
Bertso-eskolan helduen taldeak eta gaztetxoak aritzen dira, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria irakasle dituztela.
IKASBERRI AZPEITIKO IKASTOLA-KULTURA
Sortze
data: 1995.
Helbidea: Loiolako Inazio hiribidea 26
Webgunea:
http://www.azpeitikoikastola.eu
Harremanetarako: 943 15 12 46
Historia:
Ikastolaren datu orokorrak
Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibaren historiaz Ikastolen
mugimendua Urola bailaran 1965/66koa da, orduan hasi ziren lokalez
lokal ikastola sortzen. Ordu-arteko hezkuntza zerbitzu hark ez
zituen asetzen hainbat guraso eta irakasle, mugitzen hasi zirenak,
ikastolen mugimendua sortzen. Urratsez urrats, hezkuntza
euskalduna, euskal kultura, hezkuntza mistoa, zigorra eta
bortizkeriak baztertuaz, kooperatiba sustatu zuten, gurasoek
jabetzan eta gestioan parte hartuaz, gardentasunez.
1979 an ospatu
ziren aurrenekoz Kilometroak Azpeitian.
Bere 30 urteko
ibilbidearen ondoren 1995an Publifikazioaren bidegurutzera iritsi
zen. Ikastolen mugimenduak hezkuntza sare publikoan txertatuko
zituen bereak ziren hainbat berrikuntza eta baliabide, eta
arrakasta handia aitortzen dio honek ikastolen
mugimenduari.
Asko eman zuen
orduan ikastolen mugimenduak, baina ez dena; bizirik jarraitu zuen
hezkuntzaren berritzaile den eragile sozial honek. 1995-96
ikasturtean Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba sortu zen.
Harrezkero, sare publikoan sartu ziren ikastolak eta lehendik sare
publikoan ziren ikastetxeek ere ikastola izena darabilte euren
izenetan, eta horrek ere aitortzen ikastolaren arrakasta. Nahasmena
ere sortzen du gizartean, baina bakoitzaren izaera argituz doa
bidea egiten goazen heinean. Hamabost urteko bidean bigarren
Kilometroak ospatzera goaz Azpeitiko Ikastola Ikasberri
Kooperatiban. Herrian sustraituz eta helduz doa ikastola berria,
hazten ari da. Urte gutxi barru leku arazoak izango ditugu gaur
egungo eraikinean, eta horregatik Kilometroak 2011 jai
hau.
Azpeitiko
ikastola gaur egun Ibilbide horrek gaur egunera ekartzen gaitu, eta
horrek erakusten digu bizirik dagoen hezkuntza komunitate bat dela
ikastolarena azpeitiko herrian. Gaur egun 300 familiak, 450 ikaslek
eta 60 profesionalek osatzen duten proiektua da Azpeitiko Ikastola
Ikasberri Kooperatiba. 0 urtetik hasi eta 18 urte bitarteko gazteak
ditugu ibilbide hori osatzen. Haur ikastolatik hasi eta
Batxilergora arteko eskaintza daukagu. Hezkuntza euskalduna,
mundutik herrira doana, herritik mundura bezala, eta ikaslea ardatz
duena. Etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan oinarritzen den
hezkuntza eredua. Proiektu berriak martxan dira (IKASYS, Euskal
Curriculuma, Eleanitz eta abar), baina ahaztu gabe gure sustraiak
non dauden eta nondik gatozen. Ikastola parte-hartzailea gara,
gurasoen, ikasleen eta profesionalen elkar-lana egunerokoa izanik.
Eguneroko hezkuntza zerbitzua elkar loturik bestelako zerbitzuekin:
ikasle-gurasoentzat tailerrak, Ikastolako kultur elkarte eta kirol
elkarteak, jangela eta garraio zerbitzuak. Denok osatzen dugu
ikastola eta denona da ikastola.
Ikasberri
Azpeitiko Ikastola 1995ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzak ikastolei
administrazioaren eskola publiko izateko eginiko eskaintzari uko
egin ziotenean bailarako 625 ikasleren gurasoek. Gaur egun honako
mailak eskaintzen ditugu:
Guztira 450
ikasle daude, honela banatuta:
Hezkuntza zerbitzu osagarriak
Beste zerbitzu batzuk
ITSASI EUSKAL
KULTUR TALDEA
Sortze
data: 1977.
Helbidea: Damaso Azkue.
Harremanetarako:
Historia:
Itsasi Euskal Kultur Taldea
Azpeitian sortu zen 1977an. Lehen Oargi dantza taldean partaide
izan ziren zenbait lagun talde baten kezka eta irrikaz. Hor hasi
ziren neska eta mutil multzo bati beren dantza eta doinuak
erakutsiaz. Eguneroko lanaren ondorioz, eta urteak pasa ahala garai
hartan haurrak zirenak dantzari heldu prestuak bihurtu ziren.
Horren lekuko urteetan zehar leku ezberdinetan emaniko emanaldiak.
ITSASI Euskal Herriko dantza talde bat da, bere helburua euskal
kultura landu eta zabaltzea delarik. Orain dela 23 urtetatik hari
da lan hortan, Euskal herriko dantzak mundu osora zabaldu
nahiean.
1981 Itsasik lehenengo aldiz artzai-inudeen kalejira atera zuen, orduz geroztik urtero-urtero etengabe atera izan dira Itsasiko dantzariak kalejira horretan, nahiz eguzkia egin naiz kazkabarra erori.
Ezin albo batean
utzi 80. hamarkada erdian Itsasi Azpeitiko danborradan parte
hartzen hasi zela. 32 mutilez eta 28 neskaz osaturiko talde honek
soldadu frantziar eta kantineren trajeekin desfilatzen du beste 16
konpainiekin batera Azpeitiako kaleetan zehar. Aipatu beharrekoa da
Itsasi urtero-urtero Azpeitian ospatzen den Azpeitia
dantzan
emanaldak antolatzeaz ere arduratzen dela. Bertan,
ekainaren bukaerako eta uztailaren hasierako Larunbat gauetan
dantza emankizunak izaten dira, nahiz Euskal Herriko, nahiz
estatuko nahiz atzerriko taldeak izaten direlarik
ikusgai.
ITSASI taldearen organigrama:
Dantza
taldea:
Euskal Herriko zazpi herrialdetako dantza ezberdinak aurkezten ditu. Gipuzkoako dantza dotoreak, Bizkaiko dantza biziak, Nafarroako dantza alaiak eta Lapurdiko eta Zuberoako dantza ikusgarriak. Hauek plazaratzeko 55 jazkera baino gehiagoz hornitua dago.
Zapanzar eta ttuntturroak:
Aintzina izpiritu gaiztoak uxatzeaz arduratzen ziren pertsonaia hauek. Orain 14 lagunez osaturiko talde hau, Euskal Herriko herri ezberdinetan ibili da, hainbat kale alaituz beraien kalejirekin.
Musika taldea:
Txistulari, dultzainari, soinujole, biolinista, klarinete, trikitixa, flautista eta txalapartaz osaturiko talde aberatsa.
Dantza eskola:
Bertan 150 haur baino gehiagok euskal dantzak ikasten dituzte.
Musika eskola:
Euskal herriko musika tresna tradizionalak diren txistu eta atabala erakusten zaie dantzaeskolako kide direnei.
IZARRAITZ
TXISTULARI TALDEA
Sortze
data: 1981.
Helbidea: Perez Arregi Plaza 1,
Webgunea:
Harremanetarako: Garikoitz Mendizabal: 690 622 498 / Joxe
Mari Sagarzazu: 687 415 321
Historia:
Izarraitz taldea 1981. urtean sortu
zen. Hasera batean Itsasiko kide izatetik Izarraitz Taldea sortu
zuten. Hauek ziren; Joxe Mari Sagarzazu, Eduardo Arana, Xabin
Zulaika, Iñaki Lizaso, Amaia Lizaso, Xabier Arregi, Agurtzane
Mugurza eta Arantxa Larrañaga. Hainbat txistulari pasa da urteetan
zehar taldetik; Onintza Zeberio, Iraitz Zabaleta, Gorka Zabaleta,
Iagoba Astiazaran,…
Taldean gaur egun hauek osatzen dugu: Joxe Mari Sagarzazu, Garikoitz Mendizábal, Eduardo Arana, Koldo Sagarzazu, Xabin Zulaika.
Helburuak
Urteko ekintzak
- Urte berri eguneko diana eta elizkizunean “Aurtxoa Sehaskan” txistu eta organoz.
- Errege eguneko diana eta elizkizunean “Aurtxoa Sehaskan”.
- San Sebastian jaiak:
- Ihauteriak:
- Asteburu Musikalaren barne kontzertu bat, kale animazioa eta beste talde bat ekarri.
- San Juan bezpera:
- San Inazioak:
- Santo Tomasak:
- Eguberriak:
Orain arte zer?
Aurreko puntuan aipaturiko ekintzez gain taldeak Joxe Mari Gurrutxaga Txokolo txistulariaren errepertorioa grabatu zuen diska batean eta baita Txistulari aldizkarian argitaratu ere. Honetaz gain txistu alardeak ere antolatu ditu eta oroar azpeitiko jaialdi, omenaldi, e.a. luzetan artu du parte.
KITARRISTA
TALDEA
Sortze data:
1990.
Helbidea: Eliz kale 24.
Harremanetarako: Amaia Garmendia (943 81 18
31).
Historia: Amaia Garmendiaren gidaritzapean, helburutzat
gitarra jotzen ikastea du talde honek, horretarako euskarazko kantu
tradizionalak erabiltzen ditu. Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten
dituzte herriko txokoetan, urtero egin ohi duten ikasturte
amaierako erakustaldia, besteak beste.
JUAN ANTXIETA MUSIKA
ESKOLA
Sortze
data: 1983.
Helbidea: Perdillegi 1.
Harremanetarako: Mari Jose Bikendi (656 008 043) / 943 81
27 54.
Historia: Musika Eskola sortzeko asmoz, lehen gurasoen
batzarra 1982ko ekainaren 22an egin zuten Enparan Dorretxean.
Guraso asko azaldu zen eta batzorde bat osatu gzuten. Orduantxe
erabaki zuten Musika Eskola sortuko zutela eta Juan Antxieta izena
jarriko ziotela. Musikako lehen eskolak urriaren 4an eman zituzten.
Aurrena, Karmelo Etxegarai Ikastolak Sanjuandegin zituen lokaletan
eta, gero, berriz, Oktogonoan. 25 urtetan Juan Antxieta Musika
Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren.
Ekitaldi
nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte amaierako
jaialdiak.
JULIAN
BARRENETXEA ABESBATZA
Sortze data:
1986.
Helbidea: Enparan 6, 4.
Harremanetarako: julianbarrentxea@yahoo.es.
Historia:1986an sortu zen eta herriko parrokian berrogei
urtez organo jole eta kapera maisuaren izena hartu zuen.
Hasiera haietatik eta 2000 urtera arte Jose Luis Franzesena izan zen taldeko zuzendaria. Beronekin Euskal Herria, Espainia eta Europako hainbat tokitan ibili ziren eta hainbat lehiaketetan hartu zuten parte; Ejea de los Caballeros, Autol edo Avilesen (3. saria) besteak beste.
2001eko urtarrilean zuzendaritza Jaime Amenabarrek hartzen du, eta honekin jarraitzen dute egun ere. Azkenaldiko lanetan aipagarriena Erroma eta Vaticano hirira egindako bidaia izan da, Monseñor Pablo Colinoren gonbidapenari erantzunez.
Azken urteotan korurako musika indartu nahian eta beronen irudia aldatu nahian dabiltza errepertorio klasikoa ahaztu gabe, pelikuletako musika edo antzerki musikaletako lanak plazaratuz. Euskal konpositoreek egindako abesti herrikoien moldaketak ere gustu handiz abesten dituzte.
Organo erromantikoko nazioarteko zikloan ere parte hartu izan du bertan Jose Luis Franzesenaren lanak estreinatuz.
Herriko beste diziplinatako taldeekin elkarlanean formatu handiko ikuskizunak ere antolatu izan ditu ohiko eskenatokiak aldatuz.
Ekitaldi
nagusiak:
LAKRIKUN
ANTZERKI TALDEA
Sortze data: 1994.
Helbidea: Goiko kale 14 4.
Harremanetarako:
Gurutze 685757609 /
Alaitz: 653731508
Historia:
1994. urtean sortu
genuen antzerki talde amateurra, Ikasberri Ikastolaren babesean.
Noizean behin antzerki obra berriak prestatu eta jendeari
eskaintzeko asmoz eratu genuen taldea. Denborarekin, eta hamazortzi
urte pasa eta gero, taldeak obra berri asko estreinatzeaz gain,
herriz-herri antzezten dihardugu.
Gaur egun, GREBAN GAUDE eta PREST gaude lanekin gabiltza plazaz-plaza, trilogiaren lehenengo bi zatiekin. Hirugarrena sortzeko dago oraindik.
Gure lanak prestatu eta antzezteaz gain, herriko antzerki mugimenduan parte hartzaile aktiboak izaten saiatzen gara. Ekitaldi txiki desberdinetan parte hartuz eta abar…
Lakrikun Antzerki taldea 18 urtean zehar
1994.urtean sortu zen Lakrikun antzerki taldea Azpeitiko Ikasberri ikastolaren babesean.
1995.urtean, Toribio Altzagaren BIOZBERAK antzerkiarekin eman zen taldea ezagutzera.
1996.urtean, Toribio Altzagaren BERNAIÑOREN LARRIYAK antzezlana taularatu zuten.
1997.urtean, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan, Imanol Elias-en ZORIONEKO OPORRAK komedia estreinatu zuten.
1998.urtean, taldeak Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetako ikuslegoaren saria jaso zuen Alaitz Olaizola-ren EZ DIRA BERDINAK, ANTZEKOAK BAIZIK antzerki obrarekin. 17 emanaldi ematera iritsi ziren lan honekin urte betean.
1999.urtean ere, Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetako saria jaso zuten ZEREKO ZERA ZERTZEN DELAKO ZEREKO ZERAREKI antzerki lanarekin. Alaitz Olaizolaren bigarren lana zen hau.
2001.urtean,Alaitz Olaizola-ren GARALDEREN REQUIEM-a antzerki lana estreinatu zuten antzerki topaketetan.
2002.urtean, topaketetan, Kontxu Odriozola aktoresa ezagunaren omenaldirako, antzerki lantxo bat prestatu zuten.
2003.urtean, berriro, Alaitz Olaizola-ren AGORAGOFOBIATUTA antzezlanarekin, Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetako saria jaso zuten.
2004.urtean, taldeak eskainitako formatu txikiko GREBAN GAUDE antzerki lanarekin, saria jaso zuten berriro ere. Bestetik, Azpeitiko udalaren produkzio batean talde osoak hartu zuen parte, Alaitz Olaizola-ren MARITXU NORA ZOAZ, EDER GALANT HORI, AZPEITIRA BARTOLO, NAHI BADEZU ETORRI antzerki obra berria, topaketetan eskainiz.
2004.
urtean, taldeak 10. urteurrena ospatuz,
Uztarria Kultur Koordinadoraren kultur aldian parte hartu zuen
antzerkitxo batekin.
2005.urteko azaroan, ZINTZILIK, Alaitz Olaizolaren lan berria estreinatu zuten Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetan.
2006.urtean, poesia eta antzerkia uztartzen dituen antzerki lana prestatu zuten taldekide batzuk. EMAN BIRA
2007.urtean, SEGI BUELTAKA lana taularatu zuten Azpeitiko euskal antzerki topaketetan. Topaketen 25.urteurrenaren aitzakian prestatutakoa izan zen, Azpeitiari begira atondutako lana.
2009.urtean, A.J.E trilogiaren bigarren zatia estreinatu zuten Azpeitiko euskal antzerki topaketetan: PREST GAUDE. Azpeitiko euskal antzerki topaketen saria jaso zuen lan honek.
2010.urtean, Kilometroak 2011ren aurkezpen ekitaldiko gidaritzaz arduratu zen antzerki−aurkezpen formatuan.
2011. Azpeitiko kultur mahaiak Imanol Elias ohorezko bazkide izendatu zuen. Emanaldian taldeko kide batzuk Imanolen zenbait antzerki lanen irakurketa dramatizatua egin zuten.
AZPEITIKO
METAL BOSKOTEA
Sortze
data: 2003.
Helbidea:
Iberotarren
Enparantza 6, 1.A
Webgunea:
http://azpeitikometalboskotea.blogspot.com/
Harremanetarako:
Agustín Jiménez
636801991
Historia:
Azpeitiko Metal Boskotea, 2003ko
abenduan sortu zen musika talde bat duzu. Gure asmoa, metal
boskoteko musika lantzea da, horrelako taldeek ematen dituzten
aukera guztiak jorratzeko asmoarekin. Musika mota guztiak joratu
nahi ditugu, musika klasikotik, musika garaikideaz, Euskal kantak
etab. Metal boskote eta organu kontzertuak ere egin izan ditugu eta
baita ere Azkoitiko bandarekin egiten dugun emanaldia, urteroko
emanaldi bihurtu zaigu.
Horrez gain, TUBA JAIALDIA
antolatzen laguntzen dugu. Euskal Herrian ditugun maisu handienen
laguntzarekin, maila guztietako musikariez osaturiko kontzertu bat
egiten dugu, Tubaren aukera desberdinak
erakutsiz.
Ekitaldi
nagusiak:
Urtean zehar kontzertu bat (musika
mota desberdinetan), Gabon Kanten Kontzertua, TUBA
JAIALDIA..
AZPEITIKO
MUSIKA BANDA
Sortze
data: 1895.
Helbidea: Plaza Txikia 1, 4.
Harremanetarako:
Unai Frantsesena (zuzendaria,
unainauk@gmail.com) eta
Jon Ibarzabal (lehendakaria, ibarzabaljon@hotmail.com).
Historia:
Euskal herriko beste herri askotan
bezala, Azpeitiak ere aintzinatik izan du musika landu eta
bizitzeko joera. Horren adibide garbia Azpeitiako banda dugu.
Bandaren lehenengo aztarna 1895.urtean ageri zaigu, Sekundino
Etxeberriak, orduko zuzendariak, banda utzi eta familiarekin
Santanderko Cabezón de la Salera joan zenean. 1865an, Pedro Parodi
zuzendari zelarik, faktura baten arabera, udalak 3000 erreal
ordaindu zituen instrumentu berriak erosteko. Bi urte beranduago
berriz, 900 erreal eman zizkioten..
1880 urtean hogeitalau musikarik osatzen zuten banda, guztiak
Inazio Belaustegiren zuzendaritzapean. 1884an elektrizitaterik ez
zegoen, eta ondorioz entsaioak kandelekin egin behar izaten
zituzten. Urte honetan 30 erreal gastatu zituzten argi indar
tankera honetan.
Jendearen ordaina, bazkari edo merienda izaten zen, baina 1890an
bakoitzari dirua ematea erabaki zuen udalak. Hala eta guztiz ere,
musikari batzuk tabernetan jotzen zuten sos batzuren trukean.
Egoera honek tira-birak sortu zituen udaletxean. Hain zuzen ere,
eztabaida hauen ondorioz tresna guztiak bildu eta banda desegin
zuen udalak 1893an.
Gure herriko bandak
gora-behera dexente izan ditu. Ikus, bestela, honako
datuak:
AZPEITIARRON NAPAR
ZUZTERRAK
Sortze
data: 2002.
Helbidea: Loiola auzoa 25, 1.D
(behin-behinekoa)
Webgunea:
www.nabarralde.com
Harremanetarako: Iñigo Agirre 943 81 13 25 / 630 26 73
62
Historia:
Ekitaldi
nagusiak:
Urola mailako sustapena
Hitzaldiak
Mahai-inguruak
Ekintza bereziak
Ekitaldi nazionalak:
Urteroko Noaingo martxa
Konkistaren inguruko KONGRESUAK
Nafarroa bizirik plataforma
Ekaineko martxa nazionala
…..
Zerbitzueskaintzabereziak
Azokatematikoeneskaintza
Antzerki eskaintza
Kurtsoak
Materiala:
Liburuak,
Kazeta orriak,
Zapiak,
Kamisetak,
Biserak,
Motxilak
ERABAKI PRODUKZIOAK
Sortze
data: 2012.
Helbidea: Urrestilla, Elizatze 2.
Webgunea:
Harremanetarako:
Historia:
Natasha films eta Nazkau ez
produkzioak taldeek bat eginda sortu zuten Erabaki produkzioak.
Lehen lana aurkeztu zuten urte horretan: 'Oinaze egoitzak', Gurutze
Eizmendi, Erika Olaizola eta Iñigo Aranbarri aktoreekin
egina.
Natasha films: 1999an, lagun batzuk biltzen hasi ziren,
laburmetrai bat ekoiztu asmoz.
Natatxa Films-en helbururik nagusiena zine eta bideogintza indartzea da, laburmetraiak ekoiztuz. Eta aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezia betetzen saiatzea. Hauetaz gain, beste helburu batzuk ere baditu:
-Zine eta bideogintza arloa
indartzea.
-Laburmetraiak ekoiztea, esparru eta ikuspegi
berezi batetik.
-Zine eta bideogintzako tendentzi berrien ildoa
landu.
-Taldeak egiten dituen lanak herriari
erakustea.
Natatxa Films taldeak, bere ibilbidean zehar hainbat lan egin ditu, hala nola, bi laburmetrai eta iragarki bat.
ORKATZ KULTUR
ELKARTEA
Sortze
data: 1993.
Helbidea: Erdi kalea 24.
Harremanetarako: 943 15 00 06.
Historia:
Ekitaldi
nagusiak:
- Ikiaaaarriya
bertso saioa (otsaila).
- Orkatz eguna (ekaina).
- Presoen aldeko argazki erakusketa
(abuztua-iraila)
- Kontzertuak,
bertsoak, poesia....
SAHATSA
DANTZA TALDEA
Sortze
data: 1976.
Helbidea: Baztartxo Antzokia (Azkoitia).
Webgunea:
www.sahatsa.com.
Harremanetarako: info@sahatsa.com / 943 85
1974.
Historia: Sahatsa Euskal Dantza Taldea 1976.urtean sortu
zen. Gaur egun Gipuzkoako Azpeitia eta Azkoitiako gaztez osatuta
dago, eta euskal folklorea ezagutaraztea eta zabaltzea du
helbururik nagusiena eta horretan dihardu tinko eta firmoki.
Emanaldi Nagusiak:
URRESTILLAKO TRIKU MUSIKA ELKARTEA
Sortze
data: 1987.
Helbidea: Urrestilla, Elizatze 2.
Harremanetarako: trikume@gmail.com.
Historia (liburutik hartua):
"Ez da berria izango
azpeitiarrentzat, Urrestilla aldean badela bertako musika taldeek
euren zaletasunak jorratzeko aukera duten lokalen bat. Baina inork
gutxik jakingo du benetan nolako mugimendua dagoen han.
Lehenengo taldeak beraien hasierako kantak osatzen hasi zirenetik, gauzak asko aldatu dira.
Urrestillak
berak ere aldaketa ederra jaso du azkeneko urteetan. Jendearen
eskaerak asetu nahian, etxe berri ugari egin da eta hazkundean
dago.
Musika
lokalean ere taldeen hazkundea izan da: hasierako garai haietan
laupabost talde zeuden eta gaur egun, 20.
Urte
askotako lanak ekarri dio lokalari eraldatze hori. Baina historia
hasieratik ondo ezagutzeko, 1987ra jo behar da, urte horretan eman
ziotelako hasiera Urrestillako musika
mugimenduari.
1987ko urte
hartan, Azpeitian Kaka Flash irrati librean saio bat egiten zuen
gazte talde batek, musika taldea osatzea erabaki
zuen.
Inork gutxik
zekien garai hartan zerbait musikaz; entzuten zutenaz gain, jakina.
Batek herriko bandan ‘tanborilero’ lanak egiten zituenez, hura
baterijolea izango zen eta besteak...
—‘Hik
gitarra, hik baxua eta hik abestu’.— horrelaxe, askorik pentsatu
gabe.
Taldekide
baten garajean hasi ziren musika jotzen ikasteko ahaleginak egiten,
baina laster nazkatu ziren haren gurasoak garajeko bateri hots eta
gitarra burrundaraz.
Horrela,
Azpeitiko Udalera jotzea erabaki zuten.
Ibon
Odriozola izan zen aurreneko harreman haietan parte hartu zuenetako
bat.
—‘Garai
hartan, gu 14 urteko lau katu ginen, eta nork egiten die kasu 14
urteko ume batzuei?’—, dio Ibonek berak.
Egia esan,
ez ziren harreman errazak izan. Ederki gogoratzen da horretaz
Ibon.
—‘Urte
hartan ia egunero-egunero joaten nintzen udaletxera, baina beti
izaten ziren arazoren batekin, “etorri bihar”, “deitu geroago”,
“hurrengo astean pasa zaitezt eta beti horrelako erantzunen bat.
Gutxienez berrehun aldiz joan nintzen, benetan’.
Eta, halako
batean, Udala Soreasu aldean lokal bat uzteko prest omen
zegoen.
Lokal hura,
ordea, etxebizitza batzuen azpiko lokala zen eta hirugarren
arratsalderako Julian Arruti Oriyo udaltzaina ate-joka zuten, goiko
bizilaguna eguneroko lo-kuluxka ezin eginda omen
zegoelako.
Arazo horiek
aurreikusita, gazteek euren proposamena luzatu zioten
Udalari.
—‘Beste
herrietako informazioa heldu zitzaigun, eta mugimendu politak
entzuten genituen’.— esaten du Aitor Egigurenek.
—‘Guk ere
lokal duin bat eskatzen genuen. Garai hartan hutsik zegoen tren
geltokia eta hango komunak egokitzea izan zen gure helburua.
Bertara joan eta segidan iritsi zitzaigun belarrietara Urrestilla
aldean bazela lokal bat, eliz atzeko kalean, inork ez omen zuena
erabiltzen. Segituan hura eskatzera jo genuen’.— gehitu du Ibon
Odriozolak.
Udalak
onartu egin zien eskaera. Orduan hasi zen hango historia. Eta ez
Udalak eta ez gazteek orduan ez zuten pentsatu ere egingo lokalak
hartuko zuen dimentsioaz; gainditu egin dira aurreikuspenak,
helburuak. Adibidez, lokala gaur Triku Musika Elkartearen egoitza
da, urteetan hainbat eta hainbat musika taldek bertan entseatu eta
grabatu dute... Gaur egun, inguruetako musika lokalik
garrantzitsuenetakoa da.
1989an eman
zioten hasiera ibilaldiari, eta hasiera-hasieratik hasi ziren
bitxikeriak sortzen.
—‘Oraindik
instrumentu guztiak Soreasuko lokalean genituen, eta garraio
modurik ez genuenez, udaltzainen Land Rover zaharrean egin genuen
Urrestillarako bidea’.— dio Ibonek.
—‘Bai, bai,
hala da. Buruko ederrak hartu nituen nik; atzean joan nintzen
bateri eta anplifikadore artean’.— gehitu dio
Aitorrek.
Kaka Flashen
zebiltzanek sortutako musika talde hark, ‘Signakulum Virginitatis‘
izena hartu zuen. Hura izan zen Urrestillako lehen
taldea.
Eraikina,
urte batzuk lehenago haur eskola bezala erabilia izan zen. Beheko
solairuko alde banatan, bi gela handi zituen eta goikoan beheko
irakasleek betetzen zituzten bi etxebizitza.
Baina urte
haietan zuten erabilera bakarra, barnetegiarena zen. Bizkaia eta
Araba aldetik udaran ikasle taldeak etortzen ziren, euskaraz
ikastera. Eta goiko solairuan, berriz, lo egiten zuten, koltxoietan
pilatuta.
—‘Ederra
zen’ —dio Ibonek—: ‘etorri ginen lehen aldian beheko ezkerreko
gelan sartu ginen eta haurtzaindegi bat zen, aulki txiki-txikiak
eta mahai txikiz beteta; komunak, 3 urteko umeentzat egokitutakoak.
Baina entxufeak bazeudenez, gure aparatuak konektatzeko bertan
gelditu ginen’.
Hasieratik
izan zituzten entzuleak Signakulum Virginitatis taldekoek, beraiek
kontatzen dutenez:
—‘Hasiberriak ginenean,
goitik barnetegikoak etortzen ziren gu ikusi eta entzutera. Ate
ondoan jartzen ziren. Eta guk bukatzen genuenean, “hau ‘mobida’ bat
da”, esan zuten’.
Aspaldiko
kontuez hitz egitean, barreak irteten die. Ez dituzte erraz
ahaztuko hasierako urte gogor bezain eder haiek.
Ezta Zikupa
taldekoek ere. Horiek izan ziren Urrestillako lokalean sartu ziren
hurrengoak, Standa eta Uztauek taldekoekin batera.
Hasiera hura
azkarra bezain intentsoa izan zen, eta nahiz eta lokala eskatzeko
garaian Signakulum taldea bakarrik aritu, lokala lortzearekin
batera talde ugari sartu zen bertan.
—‘Anaia
gaztea, Signakulum taldean aritzen zen. Behin haien kontzertu bat
ikusten ari ginela, benetako har musikala piztu zitzaigun. Beti
gustatu izan zitzaigun musika eta askotan jardun genuen talde bat
osatzeaz, baina horretan gelditzen ginen’.— dio Ion Alberdi,
Zikupako gitarrajole eta abeslariak.
—‘Baina
haiek egin bazezaketen, guk ere bai’.— erantsi du Aitor
Bereziartua
Atxuiya
taldeko
baxulariak.
Eta horrela,
Joseba Iribar
Irimo
kuadrilako lagunarekin
batera, taldea sortzea erabaki zuten.
Urte hartan
bertan, udara partean, Alberdik udaleku batzuetan jardun zuen
monitore lanean eta han ezagutu zuen gero taldeko baterijolea
izango zena: Petri andoaindarra.
Nahiko
buruhauste izan zituzten taldeari izena jartzeko garaian. Azkenean,
‘Zikupa’ deitzea erabaki zuten.
Garai
beretsuan beste zenbait gazte ere hurbildu ziren lokalera, eta
haiek ere taldeak osatuz joan ziren; Sektor Mierda da horren
adibideetako bat.
Hala,
pixkanaka-pixkanaka eman zioten hasiera Urrestillako musika
mugimenduari.
T3. ZINE
KLUBA
Sortze
data: 2006.
Helbidea: Perez Arregi Plaza 1.
Webgunea:
http://uztarria.com/komunitatea/zinekluba.
Harremanetarako: Ihintza
Historia: Soreasuko zine zaharra eraistearekin bat, 2005.
Urtean, 1976tik zine klubean buru-belarri zebiltzan kideek uztea
erabaki zuten. Herria nahiz eta horretarako prestatutako zine
aretorik gabe gelditu, 2006. Urteko urrian 5 laguneko taldetxo
batek zine klubati jarraipena ematea erabaki zuen.
Taldea osatzeko pare bat bilera ere egin zituzten. Eta horrela ekin zioten beren ibilbideari. Talde berria Betharram-etako lokalean hasi ziren filmak botatzen urritik apirila ingurura bitartean, DVD formatuan eskaintzen ziren emanaldiak.
Gabonetan eta zenbait urtez baita Aste Santutan ere haurrentzako zine zikloak eskaini izan ditu taldeak. Helduentzako, berriz, Gabonetako zine ziklo bereziaz gain, urtean zehar ere gai edo zuzendari konkretu baten inguruko zikloak eskaini izan dituzte.
Herriko eragile ezberdineekin lankidetzan emanaldiak zein beste edozein proposamen aurrera emateko ateak izan dituzte beti zabalik. Hala, Udalarekin, BIlgune Feministarekin, Saharako Elkartearekin…. egin izan dute lan.
2010eko abenduan Sanagustin Kulturgunea ireki zen, eta Zine kluba egunez aldatu, eta 2011 urte hasieran bi astean behingo ostegunetan gune horretan izan zen zine kluba.
2011ko urrian ikasturtea hasteko prest zirela film banatzaile enpresekin izandako zenbait arazo medio, hasi aurretik bertan behera uzti zituzten emanaldiak. Arazoak arazo, beren etorkizunaz pentsatu eta hausnarzteko denbora hartu zuten, eta 2012ko urtarrilean Soreasu antzoki berrian hasi ziren zine kluba eskaintzen.
Aurretik
1976ko urriaren 1ean egin zuen Azpeitiko Zine Klubak bere estreinua, Soreasu Antzokian. Zine Kluba sortu zenean, herriko hainbat zine zale zeuden taldean, hala nola, Aitor Aldalur, Xabier Arenas, Pepe Azpiazu, Jabier Beloki, Pello Elorza, Ramon Etxeberria, Olatz Larrañaga... Zine zaletasun horrek bultzatu zituen hain zuzen ere Zine Kluba martxan jartzera. Horrela, hamabostean behin, Soreasu Zinema Aretoan pelikulak botatzeko ardura hartu zuen taldeak. Zine-forum saioen helburua, pelikulak bukatu ondoren hausnarketa eta eztabaida sortzea zen.
Azpeitiko Zine Kluba sortu aurretik, ordea, Azpeitian gutxienez beste bi zine klub izan ziren. Bata, OARGIko gazteek antolatu zuten. Garai haietan zailtasun handiak zeuden kultur ekintzak antolatzerako orduan. Hala ere, OARGIkoek asmatu zuten lan hau egiten.
Talde hau desagertu ondoren, urte batzuk geroago, aita Bengoak zuzentzen zuen taldea sortu zen, "bengoistak" izenarekin ezagutzen zirelarik. Taldeak Soreasun zine emanaldiak emateari ekin zion. Emanaldi hauetan, pelikula bat aurkezten zuten eta ondoren pelikularen gainean eztabaida egiten zen.
Baina Zine Kluba martxan hasi aurretik hainbat bilera egin behar izan zituzten, Santiago kaleko Iraurgi Elkartean eta, gero, Etxe-Zuriko tabernan. Bilera horietan, lanak banatu, ardurak hartu, pelikulen kontratazioak egin, egunkarietarako abisuak egin etab. egin beharra zegoen.
Azpeitiko Zine Klubak bere ibilbidean zehar hainbat pelikula egin ditu, besteak beste eta batzuk aipatzearren:
-KUTSADURA (1977):
Pelikula honen muina ibai baten jaiotza eta kutsaduraren eraginez gertatzen den heriotza da. Super-8koa da pelikula. Zestoako II. Topaketetan aurkeztu zen eta arrakasta handia lortu zuen. Donostian egin zen Nazioarteko Zinemagintza Amateurren Festibalean brontzezko domina lortu zuen, dokumental sailean.
-ZINE EGILEEN LEHENENGO PAUSUAK (1978):
Urte horretan ikastaro bat eman zuen Zine Klubak eta han jasotako jakingaiekin honoko pelikula egin zuten. Irudien bidez tripodea nola hartu eta erabili, zer diren eta nola egiten diren trabelinak etab. ikus daiteke.
-GIZONA-LANA-MAKINA (1978):
Edozein lantegiko kate batean lana egiten duen pertsona baten istorioa kontatzen da. Azkenik, makina bat gehiago izanez bukatzen duen langile baten barne istorioa. Pelikula honek, Donostiako Nazioarteko Zine Amateurreko Zinemaldiaren sailkapen orokorrean brontzezko domina lortu zuen. Baita Zinemaldi berean 1. saria, argumentuzko pelikulen artean.
-EQUINOXE (1980):
Itsasoaren irudiekin egindako montaketa bat da. Hainbat sari lortu zituen, besteak beste, Lekeition argazki onenari aipamen berezia, Zallan irabazle eta Gasteizen, bigarren, dokumental mailan.
-KOKLES (1981):
Aitona baten, bere ilobaren eta heriotzarainoko fideltasuna izan zen historiaren mamia. 1982an Balmasedan, Euskarazko filme onenaren saria lortu zuen. Urte berean, Zallan filme onena.
-AZKEN LAMIA (1982):
Pelikularen iraupena 27 minututakoa da. Pelikula honetan, lamien historia kontatzen da, nola garai batean, lamiek artzaiak eta baserrietako mutilak liluratzen omen zituzten.
-MATEO TXISTU (1987):
Pelikula Euskal Herrian hain ezaguna den ipuinean oinarritzen da. 30 minutuko iraupena du pelikulak.
Azpeitiko Zine Klubak 2001ean bete zituen 25 urte. Hori zela-eta, liburu bat kaleratu zuten, taldearen historia eta bitxikeria guztiekin, "Azpeitiko Zine Kluba, 25 urte fotograma artean".
2005ean utzi zuten Zine Kluba ordura arte taldean lanean aritu zirenek.
2006ko urrian gazte talde batek hartu zuen aurrekoen lekukoa, eta Zine Kluba berriz martxan jarri zuten.
ZUBI-ZAHARREKO MUSIKA TALDEA
Sortze data:
1998.
Helbidea:
Harremanetarako:
Historia:
1998.
urtean
Urrestilan
entseatzen
zuten
hainbat
taldek
beraien
lokalean
aldaketa
batzuk
egiteko
baimena
eskatu
zioten
garai
hartako
udalari.
Honen
erantzunaezin
zirela
talde
horiek
eskatutako
aldaketak
egin
izan
zen, eraikinaren
segurtasunagatik,
baina
bazuela
beste
irtenbide
bat,
ordura arte
pasonibela
eta
jatetxea
izan
zen
Zubi-zar
eraikinera
pasatzea,
hain
zuzen
ere.
Talde
hauek
aukera
hori
onetsita
Zubi-zarera
joatea
erabaki
zuten.
Harrezkero talde asko pasatu dira Zubi-zartik eta era askotako musika sortu da bertan. Metal eta punk ukitua izan du gehienbat Zubi-zarrek baina Ska, Hard core, blues eta beste hainbat estilo ere landu dira bertan. Bertako taldeek diska ugari grabatu dituzte eta ehundaka kontzertu eman dituzte, baita atzerrian ere, eta urte guzti hauetan zehar ondare kultural garrantzitsua utzi dute.
Musika eta musikarientzat egun kaskarrak diren hauetan inoiz baino jende gehiago ari da Zubi-zarren lanean. Izango da beraz gero ere zer entzuna.
Harremanaterako: azpeitikokulturmahaia@gmail.com / 674 165 684