Gartxot, konkista aitzineko konkista emanaldiko argazkiak. Azpeitiko Kultur Mahaiak, Euskal Kantuzale Elkartearen laguntzarekin, antolatua. Sahatsa eta Itsasi dantza taldeek, Juan Antxieta Musika Eskolak, Julian Barrenetxea Abesbatzak, Lakrikun Antzerki taldeak, Urolakoen Napar Zuzterrak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kulturak hartu zuten parte.
II. kulturaldiko ekitaldiak.
Azpeitiko Kultur Mahaiak
antolatutako II. Kulturaldian egondako kultur ekintzen argazkiak
jasotzen dira bilduma txiki honetan.
II. Kulturaldia.
Kultur Mahaiak antolatutako II. Kulturaldian Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean 'Poesiaren gauza galduak' emanaldia eskaini zuten Gotzon Barandiaran idazleak eta Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda Musikariek. Bideo honetan emanaldiaren zatitxo bat.
II.
Kulturaldia.
Azpeitiko Kultur Mahaiak Imanol Elias ohorezko bazkide izendatu zuen eguneko ekitaldian, Eliasen gainean prestaturiko bideoa da hau. Eliasen ibilbidea gehiago ezagutzeko bide bat da.
Herriko kultur taldeak.
Azpeitiko
Sanagustin kulturgunearen inaugurazio ekitaldirako (2011eko
abenduaren 11n) prestatutako bideoa da hau.
Azpeitiko
Kultur Mahaiaren I. Kulturaldia.
Hainbat urteko
hutsunearen ondoren, Kultur Mahaiak Kulturaldia berreskuratzea
erabaki zuen (lehen, Uztarriak Kultur Koordinakundeak egiten zuen).
Bideo honekin aurkeztu zuten lehen edizioa.
Harremanaterako: azpeitikokulturmahaia@gmail.com / 674 165 684