Descripción de la imagen

AZPEITIKO KULTUR MAHAIA

KRONOLOGIA

BESTE EDUKI BATZUK

Azpeitiko Kultur Mahaiko kideak

  • Kultur taldeak (herriko 22ak):
    - Antxieta Arkeologi Taldea.
    - Argazki Elkartea.
    - Arte eta Diseinu Ikastegia.
    - Aurkitu Internet Elkartea.
    - Dantza Suelto Eskola.
    - Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
    - Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kultura.
    - Itsasi Euskal Kultur Taldea.
    - Izarraitz Txistulari Taldea.
    - Kitarrista Taldea.
    - Juan Antxieta Musika Eskola.
    - Julian Barrenetxea Abesbatza.
    - Lakrikun Antzerki Taldea.
    - Metal Boskotea.
    - Musika Banda.
    - Azpeitiko Napar zuzterrak.
    - Erabaki produkzioak.
    - Orkatz Kultur Elkartea.
    - Sahatsa Dantza Taldea.
    - Urrestillako Triku Musika Elkartea.
    - T3. Zine Kluba.
    - Zubi-Zarreko Musika Taldea.
  • Udal taldeak (2011-2015 legealdia):
    - Bildu. 
    - EAJ.
    - Hamaikabat.
  • Udal kultur teknikaria eta Kultur Mahaiko teknikaria.
  • Sanagustin kulturguneko langileak.
  • Norbanakoak. Kultur Mahaiak 380 bazkide ditu (horietatik 22, kultur taldeak dira; beste denak, norbanakoak).
     
    Kultur Mahaiak bere batzarretan erabakitzen ditu ildoak eta plangintzak. 

Kultur Mahaiko Talde Eragilea

2013an kide hauek gaude Kultur Mahaiko Talde Eragilean:

  • Kultur taldeak:
    - Azpeitiko T3. Zine Kluba (Ihintza Agirretxe).
    - Erniarratz Bertsozale Elkartea (Josu Oiartzabal).
  • Udala: 
    - Bildu (Imanol Amenabar Udal Kultura batzordeburua).
  • Sanagustin kulturgunea:
    - Xabier Aranbarri.
  • Norbanakoak:
    - Gari Mendiola.
    - Enekoitz Esnaola.
  • Kultur Mahaiko elkarteko:  
    - Alex Silva lehendakaria.
    - Kepa Urbieta teknikaria.

 Kultur Mahaiko Elkarteko estatutuak.

2006 otsaila (16). Kultur Mahaia sortzeko lehen bilera izan zen. Azpeitiko Udalak egin zuen deialdia. Udal taldeek, herriko kultur elkarte denek eta norbanakoek hartzen dute parte Mahaian. Egitekoa: herriko kultur egitaraua, azpiegiturak, hedabideak…

2007ko abendua (4). Kultur Mahaiko Talde Eragilearen sorrera. Mahaiak hartutako erabaki nagusiak aurrera eramateko talde dinamizatzailea da. Udal ordezkariak, kultur elkarteak eta norbanakoak dira bertako partaide; denera, dozena bat kide. Taldea urtero berritzen joango da.

2008 (hasiera). Kultur Mahaiko Talde Eragileak eskatuta, Sanagustin kulturgunean egokitzapenak egin zituen Udalak: lurra, argiztapena, sonorizazioa, ura eta saneamendua…

2008ko azaroa (27). Kultur Mahaiko eta honen Talde Eragileko barne araudiak onartu zituen Mahaiko batzar nagusiak. 2009ko kudeaketa plana ere ontzat jo zuten eta, horren arabera, hiru lan ildo nagusi finkatu zituen Mahaiak: San Agustin kultur gunea irekitzea, herriko ekitaldien egitaraua egitea eta kultur hedabideak sortzea. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko, tresna bezala elkartea sortzea eta erregistratzea erabaki zuen Kultur Mahaiak; elkartearen estatutuak onartu zituzten batzarrean.

2009ko martxoa (4). Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartea sortu zuen Kultur Mahaiak, diru laguntza publikoak eskatzeko, deialdi publikoetara aurkezteko, teknikaria kontratatzeko eta abar egiteko tresna juridikoa izateko. Estatutuak hemen

2009ko uztaila (9). Kultur Mahaiak herriko kultur egutegiari buruzko irizpideak onartu zituen. Talde eta eragileen lankidetzarekin oreka bilatu nahi da urtean zehar Azpeitian programatu eta landu behar diren kultur espresio edo diziplina aldetik, herriko espazio aldetik, egutegi aldetik. Bestetik, Kulturaldia urten behin antolatu, taldeei laguntza eman, hizkuntza euskara izatea... Irizpideak hemen.

2009ko iraila (15). Kultur Mahaiko egitasmoak aurrera eramaten laguntzeko, teknikaria hartu zuen elkarteak. Egun erdiko lanaldia.

2009ko abendua (18). lapikue.net kultur webgunea sortu zuen. Kultur Mahaiak. Albisteak, iritziak, agenda, elkarrizketak, argazki bildumak, bideoak, kultur dokumentazioa... ditu atari digitalak.

2009ko abendua (22). Kultur Mahaiak bazkide kanpaina hastea erabaki zuen, herriko kultur mugimendua gehiago gorpuzteko eta diru iturriak izateko. Lehen fasea, Mahaiko taldeetako kideen artekoa; Sanagustin irekitzean, kanpaina herritarrengana zabaldu.

2010eko urria (1). Kultur Mahaia eskuko kultur agenda argitaratzen hasi zen. Egun horretan agendaren 1. zenbakia banatu zuen, urrikoa. Kultur Mahaiaren komunikazio proiektua da agenda. 

2010eko azaroa-abendua. Bere I. Kulturaldia antolatu zuen Kultur Mahaiak. Balorazio ona egin zuen.

2010eko abendua (1). Kultur Mahaiak abenduaren 1ean egin zuen urteko azkeneko batzarra, Sanagustinen, eta aurtengo balorazio txostena eta 2011ko plangintza eta aurrekontua onartu zituen. Emaitzak lortzen ari dela azpimarratu zuen. 2011ko helburuak: Sanagustinen hasiera finkatzea, lapikue.net kultur weba hobetzea, bazkide gehiago lortzea, kultur egutegiko irizpideak gauzatzen hastea, II. Kulturaldia antolatzea...

2010eko abendua (1). Sanagustin osatzeko proposamena onartu zen Kultur Mahaiko batzarrean, eta Udalari kulturgunearen kudeaketa deialdia ateratzeko eskatu zion. Udalak onartu egin zuen deialdia ateratzea (2011ko martxoaren 22an atera zuen buletinean).

2011ko apirila (7). Ardatz nagusiez-eta hainbat bilera egin ondoren, Kultur Mahaiak Sanagustinen kudeaketarako udal deialdira proiektua aurkeztea erabaki zuen apirilaren 7an egindako batzarrean. Ontzat jo zen egitasmoaren idatzia. Apirilaren 11n aurkeztu zuen egitasmoa udaletxean. Maiatzaren 5eko plenoan Udalak Kultur Mahaiaren proiektua hautatu zuen, eta ekainean Sanagustini buruzko kontratua sinatu zuten Udalak eta Mahaiak.

2011ko uztaila (22). Sanagustin kudeatzen hasi zen Kultur Mahaia.

2011ko azaroa-abendua. II. Kulturaldia antolatu zuen, eta balorazioa ona izan zen.

2011ko abendua (10). Bazkideen batzarrean urteko lanaren onarpena jaso zuen Kultur Mahaiak. Baita abenduaren 1ean taldeen batzarrean ere. "Urte ona izan da kultur mugimenduarentzat", zioen Kultur Mahaiak. 2012ko helburuak: Sanagustin kulturgunea egonkortzea, komunikazioan pausoak ematea, bazkide gehiago lortzea, kultur egutegiko irizpideak gauzatzen hastea...

2011ko abendua (10). Kultur Mahaiak antolatutako Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketako final nagusia jokatu zen, Sanagustinen. Txapelketan denera 141 bikote izan ziren, ia 300 lagun. Ekimenaren helburua: soziedadeen artean hartu-emanak gehiago sustatzea.

2011ko abendua (11). Bere lehen ohorezko bazkidea izendatu zuen: Imanol Elias Odriozola. Antzerkian, historian, Antxieta Etxeko erakusketa aretoan, komunikabideetan edota herrigintzan egindako lana aitortu zion.

2012ko maiatza (17-23). Gartxot ekimena antolatu zuen. Filma eta herriko taldeen arteko antzezpena izan ziren, Soreasun. Ona izan zen balorazioa, partaidetza handia izan zelako.
2012ko ekaina (19). Uztarria Komunikazio Taldearekin eta Urola Kostako Hitza-rekin Azpeitiko sareko kultur albistegia lankidetzan egiten hasi zen. Helburuak: kultur albisteak gune batean batzea, berri kopurua ugaritzea, leku gehiagotara iristea eta baliabideak optimizatzea (helbidea: uztarria.com/kultura). Horrekin batera, Kultur Mahaiari buruzko weba sortu zuen: azpeitikokulturmahaia.com
2012ko uztaila (19). Mahaiko taldeen urteko bigarren batzarra egin zuen. Sanagustin kulturgunearen kudeaketaren lehen urteari buruzko txostena, Kultur Mahaiaren urteko lehen seihilekoaren azalpena eta aurrera begirako asmoak izan zituen hizpide.
2012ko abendua (1). Kultur Mahaiak antolatutako Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketako azken fasea jokatu zen, Sanagustinen. Txapelketan denera 130 bikote izan ziren.
2012ko abendua (5)-2013ko urtarrila (10). III. Kulturaldia antolatu zuen. Balorazio ona egin zuen, parte hartzea eta aniztasuna egon zelako.
2012ko abendua (19). Azpeitiko kultur bonoaren proiektua abiatu zuen, Sanagustinen, Tren Museoaren eta udalarekin elkarlanean. Helburuak: kultur ekitaldien kontsumoa sustatzea, Azpeiti mailako kontsumoa bultzatzea eta herritarrek abantaila ekonomikoak izatea. Urteko bonoa da, 52 euroko prezioarekin; eskaintzak berez 155 euroko balioa du.
2012ko abendua (29). Kultur Mahaiak 2012. urteko bazkideen ohiko batzarra egin zuen. Bilguneak urtean egindakoa, kultur mugimenduari buruzko gogoeta (sormena, transmisioa, egutegi oreka, udal kultur aurrekontuak…) eta Sanagustineko urteko jarduera (146 ekitaldi, harreman ugari, erreferentzia gune Azpeitian eta bertatik kanpo...) izan zuen hizpide.

2013ko iraila (20, 21,22). Azoka-herritik ekimena egin zen herrian. Hainbat eragile izen ziren antolatzaile, eta haien artean zen Azpeitiko Kultur Mahaia ere.   

2013ko abendua (28). Kultur Mahaiak 2013. urteko bazkideen ohiko batzarra egin zuen. Zuzendaritza berria aukeratu zuen bertan. Horretaz gain, bilguneak urtean egindakoak eta 2014an jarraitu beharreko ildoak zehaztu zituen.

2013ko abendua (28). Azpeitiko Kultur Mahaiak bere bigarren ohorezko bazkidea izendatu zuen: Manolo Sanjuan. Tailagintzan egindako lan oparoa eskertu zion.

2014ko urria (1). Soreasu antzokia kudeatzen hasi zen Kultur Mahaia.

2015eko uztaila (26). Azpeitiko Kultur Mahaiak bere hirugarren ohorezko bazkidea izendatu zuen: Nicolas Oteiza, Kaito. Transmisioan eta artxibo lanean egindako ekarpena eskertu zion.