Descripción de la imagen

Proiektua

Elkarrizketak

Descripción de la imagen

Aho bizarrik gabe solasaldiak.


Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an. Pare bat urtean, behintzat, kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza, Ramon Saizarbitoria eta Gaizka Garitano. Herriko beste horrenbeste lagunek jarritako gaien bueltan aritu ziren solasean, batez beste ehunen bat lagunen aurrean.


Haien hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

 

Aho bizarrik gabe zikloaren antolatzaileok izandako lankidetzaren balioa ere azpimarratu nahi dugu. Bakoitzaren ezaugarriez baliatuz, solasaldien zabalkude askotariko eta zabala egin genuen. Sareko liburua da ahalegin horren beste froga bat.


Kultur Mahaia, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista, Urola Kostako Hitza, Sanagustin kulturgunea.


Aho bizarrik gabe: Gaizka Garitano

- Elkarrizketatzailea: Ander Ugarte.

- Eguna: 2015eko martxoaren 10ean.

- Gaiak: kirola, erabakitzeko eskubidea, euskara...

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Ramon Saizarbitoria

- Elkarrizketatzailea: Ramon Etxezarreta.

- Eguna: 2014ko abenduaren 16an.

- Gaiak: literatura, sormena, gatazka...

- Kronika: hemen.

Descripción de la imagen

Aho bizarrik gabe: Fermin Muguruza

- Elkarrizketatzailea: Olatz Prat.

- Eguna: 2014ko azaroaren 4a.

- Gaiak: musika ibilbideaz, sormenaz, Euskal Herrian...

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Edurne Brouard

- Elkarrizketatzailea: Alex Silva.

- Eguna: 2014ko uztailaren 15a.

- Gaiak: Korrikaz, euskaraz, GALek hildako aitaz...

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Jon Sarasua

- Elkarrizketatzailea: Josu Azpillaga.

- Eguna: 2014ko maiatzaren 28a.

- Gaiak: euskalgintza, kooperatibak, bertsolaritza...

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Jesus Egiguren

- Elkarrizketatzailea: Enekoitz Esnaola.

- Eguna: 2014ko martxoaren 11.

- Gaiak: ETAri buruz, desarmeaz, presoez, elizaz....

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Amets Arzallus

- Elkarrizketatzailea: Estitxu Elduaien.

- Eguna: 2014ko urtarrilaren 7a.

- Gaiak: bertsolaritzaz, hizkuntzaz, Iparraldeko egoeraz....

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Jose Maria Setien

- Elkarrizketatzailea: Xabier Euzkitze.

- Eguna: 2013ko urriaren 15a.

- Gaiak: elizaren egoeraz, Vatikanoaz, Aita Santuaz....

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Maddalen Iriarte.

- Elkarrizketatzailea: Eider Alkorta.

- Eguna: 2013ko uztailaren 9a.

- Gaiak: Azpimarra saioaz, kazetaritzaz, "marra gorriez", telebistan lan egiten duten emakumeez eta pertsonaia publiko izateaz...

- Kronika: hemen.

Descripción de la imagen

Aho bizarrik gabe: Benito Lertxundi.

- Elkarrizketatzailea: Pako Aristi.

- Eguna: 2013ko maiatzaren 21a.

- Gaiak: kultura, Euskal Herriaren egoera politikoa, erlijioa, pentsamendua eta baloreak...

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Juan Jose Ibarretxe.

- Elkarrizketatzailea: Oihana Elduaien.

- Eguna: 2013ko martxoaren 12a.

- Gaiak: bizimodua, politika, identitatea, ustelkeria, euskara...

- Kronika: hemen.

Aho bizarrik gabe: Martxelo Otamendi.

- Elkarrizketatzailea: Mikel Ayestaran.

- Eguna: 2013ko otsailaren 19a.

- Gaiak: euskal prentsa, Euskal Herriko egoera politikoa, Herrialde Katalanen eta nazioarteko herrialdeak...

- Kronika: hemen.